XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ala ere, naiz emengo naiz aipagarri dan Gazteizko seminarioataz itzegiten zanean, ba-dakit, garai bateko apaizgai talde ugariak ikusita, konprenigarri zala orduko ots aundiko itzak erabiltze ura; batez ere kontuan edukirik
Gaur, ordea, guztiok dakigun eta diogun bezela, umillagoak izatera beartuak gaude.
Ez daukagu giza-maillazko arrobide agirikorik; ta garai batean Guipuzkoako lurra bokazioetan ain emankorra ba-zan ere, gaur ez daukagu aundi-ustetan egoterik.
Orregatik, aundi-usterik ba-genduan, zuzendu dezagula ta umildadea ikasi.
Egiazko poza ta itxaropena gugan berritu ditzagula.
Ta Ebanjelioak bere garbitasunean esaten dizkigun itzekin aditzera eman dezagun zer dan gaur Seminarioa; ta bide-garbiko dan bokazio-langintza bati ekin eta jarrai dezaiogula.
Seminario itza baita ere esperantzazko itza degu.
Gotzaiak, apaizek eta eliztarrek seminario-itza erabiltzen degunean, au nai degu: sinismenezko esan-nai bera aditzera eman eta dei ta eskaera berdiñak egin.
Seminarioko Eguna dala ta, Jaunagan daukagun uste-ona aditzera eman dezagun: Uztaren Jabeak au ugaria dala ikusten du, gero ta geiago; baiñan gutxi dirala langilleak.
Berak uste-osoan otoitz egiteko agindu zigun, Jaunak bere Elizara langilleak bialdu ditzan.
Eta Jesusen itz auen oiartzun bat bezela, Elizak Konzilioan au esaten digu:
Entzun dezagun Konzilioak diona:
Konzilioaren itzak argiak dira, merezi duten neurrian beti gogoratzen ez-ba-ditugu ere.